Gizadia Oorten hodeitik kanpo hedatzeak ez du arrakastarik izan. Gutxienez, ez dago abiatu ziren eta meteoroen bidez suntsitu, edo elementu ezezagunen grabitazio-indarretan ustekabean harrapatu ez diren espazio-globoen berririk. Ezta bertako biztanleen gatazka eta indarkeriek autosuntsitu dituztenen berririk ere. Lurrean kontinente habitagarri bakarra Antartika da. Birsortzen ari den planeta izendatu zuten.

Gizateria espazio globoetan banatzen da eguzki sistema osoan zehar. Metal puztuzko globo batean bilduriko hiriak dira, babesle lanak egiten dituena, energia sortzen duena eta bere biztanleentzat berebiziko atmosfera mantentzen duena.

Horietako askok, leinu genetiko ezberdinetako lauzpabost familiaren partida txikiek, klan motako komunitateetan eboluzionatu dute, euren artean hibridatu edo hiltzean. Beste batzuk isolatu egin dira. Egun batean lurrean bizi izan ziren gizarteen itxura mantentzen duten espazio-globoak geratzen dira. Beste batzuk hierarkia indartsu eta autoritarioekin mantentzen dira. Eta gutxi batzuk bakean iraunarazten eta elkarreragiten duten komunitateak dira.

Marte, bere orbita galtzean suntsitua izan da, eguzki sistemara sartu zen gorputz berri baten eraginez. Marte ia deuseztatua izan zen asteroide gerrikoa zeharkatzean. Azkenean Jupiterren grabitate eremuak desegin zuen.

Entzelado eta Titanen sateliteei ainguratu zitzaizkien globoetako abentura sinestezinen berri dago. Europako ozeano izoztuetan munstroak ikusi ziren.

Zalantza handiak daude gizateriak jauzi kosmikoa egitea lortuko ote duen. Darrai bere bidetik.

Istorio honek Europa, Entzelado edo Titanen dauden globoetan biziraun duten pertsonen istorioak kontatzen ditu. Baita eguzki sistematik kanpo, beste berririk eman gabe, abiatu zirenena ere.

Lehenengo atala Neptunoren grabitate indarrak harrapatutako globotik jasotako mezu batekin hasten da. "Ba al dago inor hor?"

Konbate grabitatorioa hasi da.




DENDARA

SARRERAK

1 - KONBATE GRABITATORIOA

2 - O3 GLOBO ESPAZIALA

3 - OH, JUNO!

4 - AZKEN GATAZKA

5 - EUROPA

6 - HURRENGO MAIATZA

7 - HAIZE OIHAL BELTZAK HONDORATUTAKO HERRIARENTZAT

8 - GUREKIN (heroiaren agurra)

DISKA OSOA